ZERGAITIK EKIMEN EKINTZAILEA?


Gaur egungo lan mundua oso aldakorra eta ez-zihurra dela argi dago, eta honek gazteen lan mundurako sarbidea eta egokitzapena zaildu egiten ditu. Hau horrela izanik, gazte bakoitzak norbere bokazio eta gaitasunekin bat doan espezializazio arlo bateko formakuntza jasotzeaz gain, ezinbestekoa da lan munduko testuinguru berri hauetarako prestatzea. Prestaketa hau, ekimen ekintzailea sustatzearen bitartez lortu daiteke; gazteen talentuaren garapena indartuz.

Ekimen ekintzailearen lanketaren barruan, hainbat adar ikutzen dira: ekimen ekintzailearen (zein barne-ekintzailearen) garrantzia, balioetan oinarritutako ekimenak, zeharkako gaitasunen lanketa, proiektu-ideien garapenerako metodologiak eta faseak, helburu pertsonalen zehaztapena, etorkizuneko erronkak ezagutzea… Gai guzti hauek lantzeko, beharrezkoa da zeharkako gaitasunak, zein metodologia eta tresna berritzaileak ezagutzea

LANDUKO DIREN GAITASUN ETA EDUKIAK



METODOLOGIA AKTIBOA


Gazteengandik gazteenganako gertutasunaren eraginkortasuna oinarri hartuta, gure metodologia aktiboaren bitartez, gazteei garapen-prozesu jarrai baterako jakin-mina piztu eta tresnak zabaltzea dugu helburu. Formakuntzan zehar, Ekimen Ekintzailea lantzeko ezinbestekoak diren osagai nagusiak ezagutu eta garatzeko edukiak eta tresnak partekatuko ditugu. Bestalde, gazteen parte-hartze aktiboa bultzatzeko dinamikak egingo ditugu. 

Ekimen Ekintzailea zeharkako gaia izanik, formakuntzak eragile bakoitzaren helburuetara eta gazteen behar eta prestaketa mailara egokitzen ditugu.