Gazteen garapen integrala sustatzeko formakuntza aktiboak
14-30 urteko gazteen formakuntza prozesua aberastea da gure helburua; garapen integrala sustatzearen bitartez gazteak arlo pertsonal, akademiko eta profesionalean trebatzeko.
Gazteengandik gazteenganako gertutasunean oinarrituta, hezitzaileengana eta gazteengana zuzendutako formakuntzak garatzen ditugu.
FORMAKUNTZA GAIAK
Gazteen garapen integralerako behar eta erronka nagusietan, zein gure esperientzia eta ezagutza-arloetan oinarritutako formakuntzak lantzen ditugu.
Bizitzako garapeneko etapa ezberdinetako beharrak kontuan hartuta, bi adin tartera zuzendutako formakuntzak diseinatzen ditugu: 14-18 eta 18-30 urte bitarteko gazteak.
ADIN-TARTEAK
METODOLOGIA AKTIBOA
Gazteengandik gazteenganako gertutasunaren eraginkortasuna oinarri hartuta, gure metodologia aktiboaren bitartez, gazteen garapen prozesu jarraia sustatzeko jakin-mina piztu eta tresnak zabaltzea dugu helburu.
FORMATUAK
NEURRIRA DISEINATUTAKO FORMAKUNTZAK
Formakuntza pertsonalizatuak ere garatzen ditugu; luzapen, eduki eta gaiak erakunde bakoitzaren beharretara egokituz.