ZERGAITIK ETORKIZUNEKO ORIENTAZIOA?




Etorkizuneko Orientazioa eta etorkizunarekiko erabakiak hartzea gazteen erronka handienetako bat da. Izan ere, prozesu hau oso estresgarria izan daiteke, eta sortzen diren zalantza guztiak direla eta, gazte asko galduta sentitu ohi dira prozesuan. 


Hezkuntza zentroetan gazteek etorkizunera begira hartu ditzaketen bide ezberdinen inguruko informazioa eta aholkularitza ematen badira ere, baliabide edo denbora faltagatik batzuetan ez da erraza izaten erabaki horien aurreko prozesuan sakontzea: autoezagutzan, hain zuzen. 



Gure formakuntzen helburua gazteen Etorkizuneko Orientazio prozesua aberastea da, bizitza osoan zehar erabaki hobeak hartzea errazteko. 


Horretarako, autoezagutza osatzen duten elementu ezberdinak landuko ditugu; bakoitzaren gaitasun, adimen, interes zein balioen ezagutza sustatuz.



ERABAKI HOBEAK HARTZEKO ARDATZA: AUTOEZAGUTZA 

HELBURUAK


LANDUKO DIREN GAITASUNAK ETA EDUKIAK



METODOLOGIA AKTIBOA


Gazteengandik gazteenganako gertutasunaren eraginkortasuna oinarri hartuta, gure metodologia aktiboaren bitartez, gazteei garapen-prozesu jarrai baterako jakin-mina piztu eta tresnak zabaltzea dugu helburu. Formakuntzan zehar, Etorkizuneko orientaziorako ezinbestekoak diren Autoezagutzaren osagai nagusiak ezagutu eta garatzeko edukiak eta tresnak partekatuko ditugu. Bestalde, gazteen parte-hartze aktiboa bultzatzeko dinamikak egingo ditugu.